XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hernaniko Bertso Eskolaren antolaketa erak eta baliabide ekonomikoak dinamikotasun hori indartzeko aukera gehiegirik ematen ez badute ere, neurri haundi batean bertako bertsolari gazteek erakutsitako mailari esker aktibidade maila bat sortu eta mantendu izan da.

Primerako talde giroa

Dinamikotasunaren ezinbestekotasuna nahiko nabaria bada ere, talde giroaren garrantzia ere kontutan hartu beharrekoa da, gainera jakinik bertsolaritza zer arte moeta den.

Hernanin dauden lau taldeetatik batekoa besterik ezagutzen ez badut ere, gure arteko giroa aukera aukerakoa da talde barruan gustora sentitzeko eta kantatzea oso lantegi erreza gertatzen da.

Kantatzea oso gustokoa gertatu arren, hitzegitea ere gutxi estimatzen ez dugun iharduera da.

Inoiz betela hutsean jardunagatik izaten dira jipoitu ederrak hartzen dituzten gaiak ere eta geure buruaren autokritika eztabaida horien baitan pisu handiko gaietako bat da.

Lehengo bide zaharrak landu eta jorratzeaz gain, berrien zabaltze eta esperimentazioa gure helburu nagusienetako bat da eta zailtasunak zailtasun eta eragozpenak eragozpen hortan ahaleginduko gara.

Esaten nuen bada, inor gutxik ihes egiten duela amets egitearen babes goxopetik!